Urretxu
Zatika nesken txirrindulari taldeak domina lortu du Espainiako TxapelketanUrretxu
Zatika nesken txirrindulari taldeak domina lortu du Espainiako TxapelketanC. L.
Urretxu.
Miércoles, 26 de junio 2024, 20:05
Iaz bezala, aurten ere Espainiako Sub23 eta Eliteen errepideko txapelketak burutu ziren Madrilgo San Lorenzo del Escorialen ekainaren 21 eta 23 bitartean. «Pasa den urtean gure taldeko hiru txirrindulariek parte hartu zuten bertan, aurtengoan pausotxo bat eman eta bedera-tzi izan ditugu», nabarmentzen dute Zatika neska talde urretxuarreko kideek. «Kopuruari dagokionez, talde handienetako bat izan dugu Valentziako UPV-rekin batera», azaltzen dute.
Publicidad
«Bertan lehiatu dira, Goiherri KE-ko Zatikakoekin batera, besteak beste, Movistar, Laboral Kutxa, Soudal, Liv Alula Jayco, Massi eta Eneicat taldeetako txirrindulari profesionalak», aipa-tzen dute. «Ostiral goizean Galaparren jarri ziren lehian erlojuaren aurkako probarekin, bertan Zatika taldea ordezkatuz Olatz Marquet eta Nahia Imaz izan ziren. Nahiak iazko moduan podiumera igotzeko helburua zuen, azken boladan buru-belarri aritu da proba gogor hau prestatzen. Olatzek berriz, Gipuzkoako Txapelketan izandako emaitzak hobetzea zuen helburu. Lan bikaina egin zuten gure bi ordezkariek, Olatz zortzigarren sailkatu zen Elite mailan eta Nahiak bron-tzezko domina eskuratu zuen. Zatika taldeak Espainako txapelketetan lortutako lehen domina izan zen», goraipatzen dute.
«Larunbatean burututako errepideko txapelketari dagokionez, lehen zatian hiru itzuli bete behar ziren zirkuito baten baitan eta ondoren, Abantos gaina pasa eta San Lorenzo del Escorialeko arbidean zuten helmugaratzea. Profesional mailako goi mailako txirrindulariekin batera, lasterketa zoragarria egin zuten talde gisa Zatikako neskek. Bederatzi txirrindulari izan genituen irteera lerroan eta zortzik lasterketa amaitzea lortu zuten. Sub23 mailako txapelketan, bederatzigarren txirrindularia izan zen Lur Zufiria, hamaikagarrena Garazi Bergara, azken hau mailako lehen urteko txirrindularia izanik, eta hamabigarrena Nahia Imaz, hau berriz bigarren urtekoa, gure talde gaztearentzat emaitza itzelak dira», adierazten dute.
Amaitzeko, egutegian lasterketa berri bat finkatu dutela adi-tzera ematen dute. «Kataluniako lurretan, Volta Osonan izango gara ekaineko azken asteburuan, bertako hiru etapei aurre eginez», iragartzen dute gogotsu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.