![Zatika taldeko nesken lehen garaipena Balmasedan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/03/94026408--1200x840.jpg)
Urretxu
Zatika taldeko nesken lehen garaipena BalmasedanSecciones
Servicios
Destacamos
Urretxu
Zatika taldeko nesken lehen garaipena BalmasedanUrteko lehen garaipena lortu dute Zatika taldeko txirrindulariek. Olatz Marquetek, Balmasedako emakumezkoen lasterketako saria bereganatu zuen apirilaren 28an. «Bi minutuko tartea atera zion lehen mul-tzoari, Sofia Baleva, ZUK taldeko errusiarra izan zen bigarrena, eta Daria Famina, Vipeq taldeko errusiarra, hirugarrena Sub23-Elite mailan», nabarmen-tzen dute taldeko kideek.
Junior mailan, Zatikako Intza Navarro zortzigarren postuan helmugaratu zen.
Hortik haratago, taldekako garaipena eskuratu zuten «denen artean egindako lan bikainaren ondorioz», goraipatzen dute. Zatikako neskek gogotsu jarraitzen dute aurrera. «Maitzaren 4, 5 eta 18an Euskaldun Torneoko lasterketak dituzte Legutio, Durana eta Laudion. Lehen bi lasterketak garrantzi handikoak izango dira, maiatzaren 14an profesional mailako Durango-Durango lasterketa izango baitute jomuga. Honekin batera, maiatzaren 26an, profesional mailako Eibar Hiria lasterketan lehiatzeko aukera berri bat izango dute», iragartzen dute ilusioz beterik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.