Urretxu
Zatika taldeko txirrindulariak, bikain ekaineanUrretxu
Zatika taldeko txirrindulariak, bikain ekaineanEl Diario Vasco
Urretxu.
Viernes, 21 de junio 2024, 20:05
Martxoan eman zioten Urretxuko Zatika taldeko emakumezkoek denboraldiari hasiera jarraian hiru Espainiako kopetan parte hartuz, bitarte honetan Euskaldun torneoko lasterketak eta beste bi lasterketa profesional mailakoak izan dituzte.
Publicidad
Ekainean izan dituzte beste hiru Espainiako kopako lasterketa, Lizarra (Nafarroa), Abanilla (Murtzia) eta Suecan (Valentzia). Eta ... horrez gain, Gipuzkoako txapelketa erlojuaren aurkakoan ere aritu dira.
Ekainaren 8 eta 9an, Lizarraldeko errepideetan izan zuten presentzia Zatikako txirrindulariek, kadete eta juniorrak lehenik larunbat arratsaldez, eta elite eta 23 urtez azpikoak igande goizez. Nafarroako errepideetan gora eta behera jardun ziren, maila guztietan lasterketen gogortasunak nabariak izan ziren. Lizarrako lasterketa nagusian hamaikagarren helmugaratu zen Nahia Imaz, taldeko parte hartzaile guztiek lasterketako 100 kilometroak amaitzea lortu zuten.
Ekainaren 11n Aizarnazabalen jokoan jarri ziren erlojuaren aurkako Gipuzkoako tituluak. Bertan izan ziren Zatikako txirrindulariak maila bikainean aritu ziren. Junior mailan Intza Navarrok iaz lortutako titulua berriro ere bereganatu nahi zuen arren, astea ondoezik pasa ondoren laugarren postuan sailkatu zen. Sub23 mailan, garaipena Naya Mangasek eskuratu zuen, bigarren Lur Zufiria, hirugarren Oneka Sanchez eta laugarren Garazi Bergara, Zatika taldekoak. Elite mailan, berriz, Olatz Marquetek bigarren postua lortu zuen.
Publicidad
Ekainaren 15 eta 16an, Murtziako Abanillan beroak astidu zituen txirrindulariak. Junior eta kadete mailan, Intza Navarro taldetxo nagusian helmugaratu zen, Eguzkiñe eta Olatz Romaratezabala zumarragarrek beraientzat berriak diren errepideetan datozen urteetarako esperientzia hartu dute.
Lasterketa nagusian, berriz, Olatz Marquetek podiumeko hirugarren postua eskuratu zuen, tropel nagusitik bakarrik irten eta aurretik minutu inguru zeraman ihesaldiko seikotearekin bat egin zuen, azken portuan bi lagunek aurre hartu zieten, helmugan hirugarren postua lortu zuen aurkariarekin sprint estu bat jokatu ondoren. Azpimarratzeko ere Garazi Bergarak sub23 mailan lehen urtean lorturiko bederatzigarren postua.
Publicidad
Murtziako lurretatik Valentziako Suecara gerturatu ziren Espainiako Kopako seigarren lasterketan parte hartzeko. Junior mailakoak izan ziren lehenak lur bideetan beraien gorputzak estutzen, Eguzkiñeren eta Intzaren lan bikaina ageriko, Intza seigarren postuan sailkatu zen. Gero sub23-elite mailakoak izan ziren, eta bertan aipatzekoa da Naya Mangasek egindako jazarpen lan bikaina eta helmugan lortutako bederatzigarren postua.
Kadete mailan Olatz Romaratezabalak ere gogotsu amaitu zuen.
Talde urretxuarreko zuzendari Marcelo Favrek azken lasterketeta honetan egindako lan bikaina goraipatu nahi izan zu.
Asteburu honetan kadete eta juniorrek Tafalla eta Atarrabia dituzte jo mugan, Sub23 eta elitekoak, berriz, errepideko eta erlojuaren aurkako Espainiako txapelketak dituzte Madrilen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.