Zatika txirrindulari taldeko neskak Kataluniako podiumean.

Urretxu

Zatika txirrindulari taldeko neskak Osonako Itzulian

Sub23 mailan Lur Zufiria hirugarren postuan sailkatu zen eta Nahia Imaz laugarrenean

Cristina Limia

Urretxu

Sábado, 6 de julio 2024, 19:50

Kataluniako lurretan ibili ziren Zatika txirrindulari taldeko neskak ekaineko azken asteburuan. Hiru etapaz osaturiko Osonako Itzulian parte hartu zuten. Sub23 eta elite mailetako txirrindulariez gain, junior mailako Intza Navarro ere bertan izan zen Gipuzkoako Selekzioarekin.

Publicidad

«Lehen etapan Intzak lasterketa bikaina egin zuen. Talde nagusitik 25 kilometroen faltan ihes egin eta aurrera egin zuen, azken mendatean Irene Moreno, Merueloko txirrindulariak berarekin bat egin zuen arte. Garaipena bien artean jokatu eta, Intzak bigarren postua lortu zuen», aditzera ematen dute. «Gure sub23 eta elite mailetako txirrindulariak ere txukun ibili ziren lehen etapan, nahiz eta emaitza berezirik ez lortu. Taldeka hirugarren postua eskuratu zuten», goraipatzen dute. Bigarren etapan, Intza bederatzigarren postuan sailkatu zen junior mailan eta Lur Zufiria zortzigarren sub23 eta elite mailetako lasterketan», nabarmentzen dute. «Talde lan bikaina egin zuten guztiek, berriro ere taldekako hirugarren postua lortuz eta multzo nagusian zer esan handia emanez», diote taldeko kideek.

«Hirugarren eta azken etapetan ibilbide bitxia gainditu behar izan zuten. Hasteko, 'sterrato' zatietan ibili behar izan ziren txirrindulariak eta jarraian, mendateetako igoerei eutsi behar izan zieten», azaltzen dute. «Lasterketa nagusian, zazpi bider zapaldu zuten 'sterratoa', Nahia Imaz ausart irten zen, bigarren itzuliaren urbidean eraso egin eta minutu bateko inguruko tartea lortu zuen Massi taldeko Mireia Triasekin batera. Lasterketa buruarekin bat egin zuen tropel nagusiak, baina atzetik pelotoia mila zatitan banatua zen ordurako. Azken berrogei kilometroetan hiru mendate igo behar izan zituzten, Nahia Imazek eta Lur Zufiriak ordezkatu zuten Zatika taldea multzo nagusian. Azken igoeran, taldetxo bat aurreratu zen eta azkenik garaipena Marcela Prieto mexikarrarentzat izan zen, Olinpiar jokoetarako prestatzen ari dena. Itzuliaren garaipena Massi tadeko Paula Blasirentzat izan zen. Sub23 mailan, lasterketa bikaina egin ondoren, Lur Zufiria hirugarren eta Nahia Imaz laugarren sailkatu ziren taula nagusian, taldearen lan onaren erakusle», balioan jartzen dute.

Asteburu honetan Oñatin izango dira Olatz eta Eguzkiñe Romaratezabala eta Intza Navarro. Bi sektore izango dituen lasterketari aurre egingo diote, goiz partean erlojuaren aurkakoa eta arratsaldean errepidekoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad