Urretxu
Zatikako txirrindularien lan bikaina Durango-Durango proba entzutetsuanSecciones
Servicios
Destacamos
Urretxu
Zatikako txirrindularien lan bikaina Durango-Durango proba entzutetsuanBalantze bikainarekin itzuli ziren Zatika taldeko emakumezko txirrindulariak profesional mailako Durango-Durango lasterketa entzutetsutik. Izan ere, taldeko gazteek munduko txirrindulari onenekin batera heldu zioten maiatzaren 14ko arrats euritsuan 115 kilometroko lasterketari.
Goi mailako World tourreko taldeekin batera parte hartzeko aukera bikaina eskaini zien proba ... honek, hala nola, FDJ-SUEZ, MovistarTeam, Lotto Destiny Ladies, Lidl-Trek, Laboral Kutxa ...
Urretxuko taldekotxirrindulariek lan bikaina egin zuten 150 txirrindulariek osaturiko tropelean. Errepidea euriaren ondorioz arriskutsu zegoen eta lasterketako abiadura bizian talde nagusian erorketa batean nahasia suertatu zen Olatz Marquet. Erorketagatik izan zuen matxuraren ondorioz bizikleta aldaketa bat egin behar izan zuen. Hala bada, zorte txarrak ez zion lasterketa guztia osatzeko aukerarik utzi nahiz eta indartsu aurkitu. Taldekideen laguntza izan arren ez zuen tropel nagusian ziren Lur Zufiria eta Nahia Imaz taldekideekin bat egiterik izan. Nabarmentzekoa, hori bai, egindako lan bikainaren ondoren Lur eta Nahiak lortu zutela Durangoko helmugara iristea.
Garailea Ceratizit-WNT Pro Cycling taldeko Cedrine Kerbol frantziarra izan zen.
Aipatu behar da lasterketa amaitu zuten txirrindulari euskaldunen zerrendan Zatika Teameko Lur Zufiria eta Nahia Imazekin batera Laboral Kutxako Eneritz Vadillo eta Ane Santesteban izan zirela.
Durangoko lasterketaren ondoren, Laudion izan zuten Arabako Itzuliko azken proba Zatikako ordezkariek. Krono igoera labur eta gogor bat izan zuten larunbat arratsaldez.
Aurtengo denboraldian gogotsu eta indartsu dabilela erakutsi zuen beste behin Garazi Bergara zumaiarrak, Sub23-Elite mailan hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen Vipeq eta Zuk taldeetako bi errusiarren atzetik. Taldekako sailkapen nagusia eskuratu zuen Zatikak Arabako Itzulian.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.