Secciones
Servicios
Destacamos
Debako Udalak gogorarazi du abenduaren 9an amaituko dela Tene Mujika bekaren XIX. ediziorako eskabideak aurkezteko epea. Parte-hartzaile bakoitzak curriculum labur bat, proiektuaren deskribapena (3 eta 6 orrialde artekoa) eta 15 eta 20 orrialde arteko lagin bat bidali beharko ditu euskara@deba.eus helbidera.
Tene Mujika Beka Debako Udalak Elkar argitaletxearekin elkarlanean urtero antolatzen duen ekimena da. Bekaren helburu nagusia « Euskal Herriko historia hurbilarekin zerikusia duten gaiei buruzko euskarazko literatur sorkuntza sustatzea» da. Gainera, aurtengo edizioan, bekaren dirulaguntza 6.000 eurokoa izatetik 8.000 eurokoa izatera pasa da.
Edonola ere, Tene Mujika beka Euskal Herriko azken 60-70 urteetako pertsona, talde, gertaera edo mugimendu garrantzitsuen bizitzan sakonduko duten euskarazko lanak sortzera zuzenduta dago. Onartutako modalitateetan jasoak daude, esaterako, biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakera, elkarrizketak edo ikerketak. Eduki aldetik, idatziak ezin du fikziozkoa izan, baina garapenean lanketa literarioa egitea posible da. Lanek, noski, orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute.
Sariduna Kristina Berasain, Eneko Bidegain eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak erabakiko du. Testuaren kalitatea eta proposatutako gaiaren interesa baloratuko dira nagusiki. Epaia 2025eko urtarrilaren 10ean jakinaraziko da eta irabazleak urtebeteko epea izango du lan osoa entregatzeko. Hala, bekaren zenbatekoaren erdia jasoko du izendatua izatean, eta gainerakoa azken lana entregatu eta epaimahaiak onartzean. Elkar argitaletxea arduratuko da argitalpenaz, sarituarentzat ohikoak diren egile-eskubideak bermatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.