Tene Mujika zenaren marrazki bat
Deba

Abenduaren 9an amaituko da Tene Mujika bekaren XIX. ediziorako eskabideak aurkezteko epea

Bekaren irabazleak 8.000 euroko dirulaguntza izango du bere proiektua aurrera eramateko

Jabi Leon

Deba

Jueves, 5 de diciembre 2024, 19:04

Debako Udalak gogorarazi du abenduaren 9an amaituko dela Tene Mujika bekaren XIX. ediziorako eskabideak aurkezteko epea. Parte-hartzaile bakoitzak curriculum labur bat, proiektuaren deskribapena (3 eta 6 orrialde artekoa) eta 15 eta 20 orrialde arteko lagin bat bidali beharko ditu euskara@deba.eus helbidera.

Publicidad

Tene Mujika Beka Debako Udalak Elkar argitaletxearekin elkarlanean urtero antolatzen duen ekimena da. Bekaren helburu nagusia « Euskal Herriko historia hurbilarekin zerikusia duten gaiei buruzko euskarazko literatur sorkuntza sustatzea» da. Gainera, aurtengo edizioan, bekaren dirulaguntza 6.000 eurokoa izatetik 8.000 eurokoa izatera pasa da.

Edonola ere, Tene Mujika beka Euskal Herriko azken 60-70 urteetako pertsona, talde, gertaera edo mugimendu garrantzitsuen bizitzan sakonduko duten euskarazko lanak sortzera zuzenduta dago. Onartutako modalitateetan jasoak daude, esaterako, biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakera, elkarrizketak edo ikerketak. Eduki aldetik, idatziak ezin du fikziozkoa izan, baina garapenean lanketa literarioa egitea posible da. Lanek, noski, orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute.

Sariduna Kristina Berasain, Eneko Bidegain eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak erabakiko du. Testuaren kalitatea eta proposatutako gaiaren interesa baloratuko dira nagusiki. Epaia 2025eko urtarrilaren 10ean jakinaraziko da eta irabazleak urtebeteko epea izango du lan osoa entregatzeko. Hala, bekaren zenbatekoaren erdia jasoko du izendatua izatean, eta gainerakoa azken lana entregatu eta epaimahaiak onartzean. Elkar argitaletxea arduratuko da argitalpenaz, sarituarentzat ohikoak diren egile-eskubideak bermatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad