![Asier Riesgo, Markel Bergara, Iñaxio Kortabarria eta David Zurutuzarekin mahai-ingurua dago bihar Kultur Elkartean](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/16/98897890--1200x840.jpg)
Deba
Asier Riesgo, Markel Bergara, Iñaxio Kortabarria eta David Zurutuzarekin mahai-ingurua dago bihar Kultur ElkarteanSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Asier Riesgo, Markel Bergara, Iñaxio Kortabarria eta David Zurutuzarekin mahai-ingurua dago bihar Kultur ElkarteanJabi Leon
DEBA.
Martes, 15 de octubre 2024, 20:04
Debako Arbil elkarte sozialak antolatuta, 'Deba eta Erreala' izeneko mahai-ingurua izango da bihar (11:00etan hasita) Kultur Elkartean.
Ekitaldi horretan Errealean garai ezberdinetan jokatu duten lau lagun arituko dira hizlari lanetan. Denak debarrak dira edo Debako herriarekin lotura handia dute.
Arbil elkarte sozialetik jakinarazi dutenez, ondorengoak izango dira biharko mahai-inguruan parte hartuko duten Erreleko jokalari ohiak: Asier Riesgo, David Zurutuza, Markel Bergara eta Inaxio Kortabarria.
Edonola ere, mahai-ingurua hasi aurretik Eugenio Larrinagak digitalizatu eta ekoitzi duen bideo bat proiektatuko da. Lan horretan «senitartekoen iritziak, garai hartako argazki politak edota Errealzaleen eta Amaikak Bateko zaleen iritziak» jasotzen dira.
Arbil elkarteak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu biharko prestatutako mahai-ingurura bertaratzera. Hori bai, antolatzaileek gauza bat eskatzen dute: «puntualak izatea» ekitaldia esandako orduan hasi ahal izateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.