Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Kortabarria eta Iribar Ikurriñarekin Atotxan, 1978an. JUANJO AYGUES

Deba

Asier Riesgo, Markel Bergara, Iñaxio Kortabarria eta David Zurutuzarekin mahai-ingurua dago bihar Kultur Elkartean

Jabi Leon

DEBA.

Martes, 15 de octubre 2024, 20:04

Debako Arbil elkarte sozialak antolatuta, 'Deba eta Erreala' izeneko mahai-ingurua izango da bihar (11:00etan hasita) Kultur Elkartean.

Publicidad

Ekitaldi horretan Errealean garai ezberdinetan jokatu duten lau lagun arituko dira hizlari lanetan. Denak debarrak dira edo Debako herriarekin lotura handia dute.

Arbil elkarte sozialetik jakinarazi dutenez, ondorengoak izango dira biharko mahai-inguruan parte hartuko duten Erreleko jokalari ohiak: Asier Riesgo, David Zurutuza, Markel Bergara eta Inaxio Kortabarria.

Edonola ere, mahai-ingurua hasi aurretik Eugenio Larrinagak digitalizatu eta ekoitzi duen bideo bat proiektatuko da. Lan horretan «senitartekoen iritziak, garai hartako argazki politak edota Errealzaleen eta Amaikak Bateko zaleen iritziak» jasotzen dira.

Arbil elkarteak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu biharko prestatutako mahai-ingurura bertaratzera. Hori bai, antolatzaileek gauza bat eskatzen dute: «puntualak izatea» ekitaldia esandako orduan hasi ahal izateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad