Deba
Auzo Udalak 'Parke eolikoak Itziarren?' izeneko batzarra antolatu du ostegunerakoSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Auzo Udalak 'Parke eolikoak Itziarren?' izeneko batzarra antolatu du ostegunerakoJabi Leon
deba.
Lunes, 16 de diciembre 2024, 19:59
Itziarko Auzo Udalak Andutz-Txolibar deituriko gunean proiektatutako parke eolikoen egoeraren berri emateko batzar informatiboa antolatu du datorren ostegunerako (19.00etan) Burugorri eraikinean.
Bilera 'Parke eolikoak Itziarren?' izenburupean burutuko da, eta bertan Naturzaindiako kidea eta Itsasondoko alkatea den Iñaki Aizpuru Oiarbide arituko dira hizlari lanetan.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, osteguneko batzarrean bi gai jorratuko dira: «batetik, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari jarritako alegazioen azalpena eta egungo egoera; eta bestetik, zuhaitz-landaketaren gaia».
Auzo Udalak gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Andutz-Txolibar deituriko gunean eskala handiko instalazioak eraikitzeko aukera bideratu zuen, «bost aerosorgailu edo gehiago ezartzeko gune izendatuz».
Horregatik, 2023ko uztailean 278 herritarrek alegazioak aurkeztu zituzten (160 Itziarren eta 118 Deban). Era berean, Auzo Udalak 8 alegazio aurkeztu zituen Andutz-Txolibar deituriko gunea eskala handiko instalazioak eraikitzeko gune posibletik kanpo uzteko.
Hala ere, Jaurlaritzak erantzun bateratu bat eman zien urrian aurkeztutako alegazioei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.