Deba
Bederatzi obra taularatuko dira gaur abiatuko den XXXVII. Antzerki Astearen baitanSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Bederatzi obra taularatuko dira gaur abiatuko den XXXVII. Antzerki Astearen baitanJ. L.
deba.
Jueves, 23 de mayo 2024, 20:45
Debako bizilagunek Goaz antzerki taldeak antolatzen duen Antzerki Astearen XXXVII. edizioarekin disfrutatzeko aukera izango dute gaurtik ekainaren 2ra bitartean. Aurtengoan euskarazko bederatzi emanaldi eskainiko dira, talde profesional zein amateurren eskutik.
Hasteko, Barsanti taldearen 'Legea gu gara' ikuskizuna izango da gaur (19:00etan) Debako Plaza Zaharrean (doanik).
Bihar, Zelako kultur ideiak taldeak 'Emakumeak' antzezlana taularatuko du (19:00etan) Ispiluen gelan (sarreren prezioa 8 eurokoa da); eta igandean, berriz, bi emanaldi egongo dira. Batetik, Kokoxa konpainiak '150' ikuskizuna aurkeztuko du (12:00etan) Ispiluen gelan (8 euroko sarrera); eta bestetik, Jon Ander Urreistiren 'Eucalyptus' obra ikusi ahalko da (18:00etan eta doanik) Itziarko Burugorrin.
Datorren asteko emanaldiak abiatzeko herriko antzerki ikastaroko gazteak Ispiluen gelako oholtzara igoko dira asteartean 'Lasturko jauregia' obra taularatzeko (19:00etan eta doanik).
Ordaindu beharreko sarrerak entradium.com web gunearen bitartez eskura daitezke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.