Deba
EH Bilduren ustetan udako denboraldiaren hasiera atzeratu da «gobernuaren kudeaketa kaskarragatik»Deba
EH Bilduren ustetan udako denboraldiaren hasiera atzeratu da «gobernuaren kudeaketa kaskarragatik»Jabi Leon
DEBA.
Viernes, 21 de junio 2024, 20:04
Gipuzkoako hondartzen uda-denboraldia hilaren 15ean hasi zen baina Deban ez da gaur arte martxan jarriko. Udalak jakinarazi zuenez atzerapen horren arrazoia «sorospen zerbitzua esleitzeko prozedurara enpresarik aurkeztu ez izana» izan da.
Publicidad
Gauzak horrela, Debako EH Bilduk uda-denboraldia herrian abiatzeko atzerapena kritikatu du. Koalizioaren ustez, atzerapena «udal gobernuaren kudeaketa kasgarragatik» izan da.
Batetik, EH Bilduk kritikatzen du «prozedura honetan izan den informazio gabezia». Bestetik, koalizioak dio kudeaketan izan diren arazoak aurreikusi ahal zirela «aurreko lau urteetan edukitako berberak izan direlako».
Hortaz, koalizio abertzalearen ustetan «arazoa ez dago prozedura administratiboek eskatzen duten denboretan, udal gobernuaren antolaketan eta lanen aurreikuspenean baizik».
Bestalde, Debako EH Bilduk «sorosleekin lan baldintzak negoziatzeko bilera batean arduradun politikorik agertu ez izana» kritikatu du. Koaliziotik esan dutenez, «zama guztia teknikarien gain utziz, udal ordezkariak Salamancan zezenketetarako zezenak aukeratzen zeuden bilera hori egiten zen bitartean. Eta hori uda denboraldia hasteko astebete falta zenean».
Toldoen aferan ere, «denbora hobeto kudeatu izan balute, toldo kopurua eta hauen zozketa modu egokiagoan egin zitekeela» uste du koalizioak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.