Deba

EH Bildurentzat «gehiegizkoa» da ordenantza fiskaletarako onartutako igoera

J. L.

deba.

Miércoles, 6 de noviembre 2024, 19:48

Debako Udalbatzarrak 2025erako Ordenantza Fiskalak onartu zituen joan den asteko Osoko Bilkuran. Udal Gobernua osatzen duten EAJ eta Orain Deba alderdien ordezkariek alde bozkatu zuten eta EH Bilduko zinegotziek aurka.

Publicidad

Koalizioa ados agertu zen hondakinen tasa %8,5 igotzearekin: «Orain arte Mankomunitateak aurreikusten duen aurrekontu proposamenaren araberako igoera aplikatu izan da eta aurten ere proposamen bera egin da arlo honetan». Beraz, EH Bildu tasa horren igoerarekin ados dago «nahiz eta, Mankomunitateko arduradunekin izan genuen bileran aipatu genuen bezala, herritarrekin eta Mankomunitateko teknikariekin batera lanketa sakona egiteko beharra dagoen, hondakinen sailkapena behar bezala egin eta errefusa gutxiago sortzeko, horrek eragiten baitu igoerarik nabarmenena».

Gainontzeko zerga eta tasei dagokienez, %5eko igoera orokorra onartu zuen udal gobernuak eta hori «gehiegizkoa» iruditu zaio EH Bilduri. Gainera, koalizioak azpimarratzen du «%5a zergetan bai, baina zenbait tasetan %20, %25, %50 edota %100eko igoerak» izango direla. Adibide gisa, ondorengo kasuak azaltzen ditu: «TAOko gune batzuetan %25-50ko igoera aplikatuko da, bertakoen txartela 5 eurotik 10 eurora pasako da, Itziarko frontoiko tasetan %80ko igoera aplikatuko da, hondartzako kabinetakoak %25-33 artean igoko dira, uda kirolekoak %12,5...».

Gauzak horrela, EH Bilduri 2025eko ordenantza fiskaletan %5eko igoera orokorra aplikatuko dela esatea ez zaio oso gardena eta zintzoa iruditzen, «zenbait tasetan igoera askoz ere handiagoa delako».

EH Bilduren proposamena

Onartu ez bazuten ere, EH Bilduk bi proposamen zehatz egin zizkien udal gobernuko taldeei ordenantza fiskalen inguruan eztabaidatzeko bileran: «batetik, %3,6ko igoera orokorra aplikatzea eta IBIan etxebizitza hutsei errekargua %75etik %100era igotzea».

Koalizioaren ustetan, «modu horretan, diru sarreretan igoera orokorraren bi proposamenen artean (%3,6tik %5era) dagoen diferentzia, 35.000- 40.000 euro inguru, konpentsatuta geratuko litzateke».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad