Secciones
Servicios
Destacamos
Debako Gaztelekuak ekitaldiz beteriko egitarau berezia antolatu du abendurako, beti ere, herri gazteen sormena, parte-hartzea eta harremantzea sustatzeko.
Abenduko egitarauak sukaldaritza tailerrak, kirol ekintzak (ping-pong, kriketa, dardoak eta gaztekirola) eta mural baten sorkuntza jasotzen ditu, besteak beste. Era berean, sexu hezkuntzako saioak eta Txuri Urdin izotz-pista eta Bilboko Gabon Parkera irteerak ere antolatuko dira. Jarduera ia guztiak doakoak dira (irteerak izan ezik) eta 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.
Irteerei dagokionez, informazio eta baimen orriak datorren astetik aurrera izango dira eskuragarri Gaztelekuan bertan eta Mendata ikastetxean ere banatuko dira. Hauetarako izen-ematea abenduaren 15ean amaituko da.
Gabonetako oporraldiari begira, Gaztelekuak ordutegia luzatuko du. Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta ostiraletik igandera 17:00etatik 20:30era. Hala ere, abenduaren 24, 25 eta 31n, baita urtarrilaren 1 eta 4an ere, itxita egongo da.
Edonola ere, Debako Gaztelekuak datorren hilabeterako prestatu dituen jarduera nabarmenenak ondorengoak dira:
• Sukaldaritza tailerrak: abenduaren 5, 12 eta 19an.
• Kirol ekintzak: Kriketa Bergaran abenduaren 7an, ping-pong abenduaren 8an, dardo jokoa abenduaren 15ean, gaztekirola abenduaren 10 eta 17an, jumpyard abenduaren 27an eta gaztekirola (futbola) urtarrilaren 3an Elgoibarren.
• Irteerak: Txuri Urdin izotz-pista abenduaren 23an eta Bilboko Gabon Parkera abenduaren 30ean.
• Beste jarduera batzuk: Euskaraoke, bingo, muralaren sorkuntza, pintxo txapelketa, sexu hezkuntzako saioak…
Informazio gehiago nahi duenak 943 192 762 telefono zenbakira dei egin edo debakogaztelekua2@gmail.com helbidera idatz dezake.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.