Deba
Debako hainbat norbanako eta eragile Arimen Gauean garai batean egiten zen desfilea berreskuratzeko lanean ari diraDeba
Debako hainbat norbanako eta eragile Arimen Gauean garai batean egiten zen desfilea berreskuratzeko lanean ari diraDeba
Miércoles, 9 de octubre 2024, 20:24
Debako hainbat norbanako eta eragile lanean ari dira garai batean herrian Arimen Gaua ospatzeko egiten zen desfilea berreskuratzeko.
Publicidad
Herri ekimen honetan inplikatutako lagunek jakinarazi dutenez «lehengo eran egiten zen desfilea egin nahi dugu datorren urriaren 31n, baina desfilea etxeko trapu zaharrak jantzita eta bestelako apaingarriekin egin nahi dugu».
Ekimenaren bultzatzaileek arimak herrian zehar ibiltzen ikusi nahi dituzte hilaren 31n eta horretarako «garrantzitsua da bai arimen mozorroak prestatzea eta baita egingo duten ibilbidea apaintzea ere».
Gauzak horrela, tailer ezberdinak antolatzeko asmoa agertu dute: mozorroen burukoen eta kaleko apaingarrien tailerrak eta makillaje tailerra». Burukoen eta apaingarrien tailerrak «urrian zehar izango dira, urriaren 31rako prest egon daitezen». Makillaje tailerra, berriz, «egunean bertan izango da».
Tailerrak egin ahal izateko, ahal den neurrian, birziklatutako materiala erabili nahi dute Deban eta hori lortzeko herritarrei material bilketarako deia egin diete sustatzaileek. Hori bai, «zenbait material erostea derrigorrezkoa izango da», onartu dute.
Publicidad
Edonola ere, herritarrek etxean soberan duten materiala jasotzeko bi bilgune egokitu dituzte: Luzaro ikastetxe publikoa (izara, trapu eta kortina zaharrak eraman daitezke bertara, 9:30etik 12:30era eta 14:00etatik 16:00etara); eta Arbil elkartearen egoitza (izara, trapu eta kortina zaharrak, kristalezko pote gardenak eta sokak jasoko dituzte bertan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara).
Gainera, urriaren 31a baino lehen herrian egiteko beste zenbait ekintza iragarri dituzte «jaia girotzeko»: ipuin kontaketa, zinema, death kafea, tailerrak...
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.