Borrar
DV
Debako herriak lagun arteko giro onean ospatu zuen Euskal Jaia

Deba

Debako herriak lagun arteko giro onean ospatu zuen Euskal Jaia

Lunes, 30 de septiembre 2024, 19:49

Debako herriak euskara eta euskal kultura aldarrikatzeko urtero antolatzen duen Euskal Jaiaren edizio berri bat ospatu zuten joan den larunbatean, oso giro onean. Jardunaldiaren hasieran euria izan zen baina hala eta guztiz ere herritarrak ez ziren etxean geratu. Urtero legez, partaidetza handia izan zen Zuhatza euskara elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako ekintzetan, bereziki, Aldats pilotalekuan egin zen herri bazkarian (500 lagunetik gora elkartu ziren bertan). Goizean zehar talogileak, XII. Marmitako lehiaketa, txistularien, trikitilarien eta Zubietako joaldunen kalejirak edota Gure Kai taldeko eta Musika Eskolako dantzarien emanaldia izan ziren. Arratsaldean buruhandiak eta Que toque el de alao txarangaren kalejira izan ziren; eta azkenik, Sukar taldearekin erromeria. Datorren urtera arte!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Debako herriak lagun arteko giro onean ospatu zuen Euskal Jaia