Deba
Debako herriak lagun arteko giro onean ospatu zuen Euskal JaiaDeba
Debako herriak lagun arteko giro onean ospatu zuen Euskal JaiaLunes, 30 de septiembre 2024, 19:49
Debako herriak euskara eta euskal kultura aldarrikatzeko urtero antolatzen duen Euskal Jaiaren edizio berri bat ospatu zuten joan den larunbatean, oso giro onean. Jardunaldiaren hasieran euria izan zen baina hala eta guztiz ere herritarrak ez ziren etxean geratu. Urtero legez, partaidetza handia izan zen Zuhatza euskara elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako ekintzetan, bereziki, Aldats pilotalekuan egin zen herri bazkarian (500 lagunetik gora elkartu ziren bertan). Goizean zehar talogileak, XII. Marmitako lehiaketa, txistularien, trikitilarien eta Zubietako joaldunen kalejirak edota Gure Kai taldeko eta Musika Eskolako dantzarien emanaldia izan ziren. Arratsaldean buruhandiak eta Que toque el de alao txarangaren kalejira izan ziren; eta azkenik, Sukar taldearekin erromeria. Datorren urtera arte!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.