Deba
Ekainaren 13an aurkeztuko dute iazko Tene Mujika bekari esker argitaratutako lanaSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Ekainaren 13an aurkeztuko dute iazko Tene Mujika bekari esker argitaratutako lanaJ. L.
deba.
Jueves, 30 de mayo 2024, 20:05
Alaitz Melgar irakasle barakaldarrak, 2023ko Tene Mujika bekaren irabazleak, argitaratu du jada bere amona izan zenaren bizitzan eta bizipenetan oinarrituta dagoen 'Josefa, neskame' izeneko lana.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historia hurbilaren alderdiak jorratzen dituzten ez-fikziozko proiektuak babesteko elkarlanean antolatzen duten Tene Mujika bekaren laguntzarekin kaleratutako azken lan hori datorren ekainaren 13an aurztuko du egileak, 18:30ean eta Debako udaletxeko areto nagusian.
Alaitz Melgarrek idatzi duen 'Josefa, neskame' liburuak bizitza konplikatua eta nortasun konplexua izan zuen Josefa Agirre Etxeberriaren nondik-norakoak jasotzen ditu.
Josefa 1928an jaio zen Azpeitiko baserri batean eta 12 urterekin neskame lanetan joan zen Donostian etxea zuten espainiar aristokrata batzuen etxera. Geroztik bizitza osoan zerbitzari aritu zen, han eta hemen.
Horraino, nahiko istorio ohikoa, garai hartarako. Hala ere, istorioak osagai ezohikoak ere baditu. Izan ere, Josefa Ingalaterrara joan zen lanera, eta han, ezkongabea izanik, haurdun geratu zen. Ondoren, krisi mentalek psikiatrikora eraman zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.