Deba

Ekainaren 13an aurkeztuko dute iazko Tene Mujika bekari esker argitaratutako lana

J. L.

deba.

Jueves, 30 de mayo 2024, 20:05

Alaitz Melgar irakasle barakaldarrak, 2023ko Tene Mujika bekaren irabazleak, argitaratu du jada bere amona izan zenaren bizitzan eta bizipenetan oinarrituta dagoen 'Josefa, neskame' izeneko lana.

Publicidad

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historia hurbilaren alderdiak jorratzen dituzten ez-fikziozko proiektuak babesteko elkarlanean antolatzen duten Tene Mujika bekaren laguntzarekin kaleratutako azken lan hori datorren ekainaren 13an aurztuko du egileak, 18:30ean eta Debako udaletxeko areto nagusian.

Argitaratutako obra

Alaitz Melgarrek idatzi duen 'Josefa, neskame' liburuak bizitza konplikatua eta nortasun konplexua izan zuen Josefa Agirre Etxeberriaren nondik-norakoak jasotzen ditu.

Josefa 1928an jaio zen Azpeitiko baserri batean eta 12 urterekin neskame lanetan joan zen Donostian etxea zuten espainiar aristokrata batzuen etxera. Geroztik bizitza osoan zerbitzari aritu zen, han eta hemen.

Horraino, nahiko istorio ohikoa, garai hartarako. Hala ere, istorioak osagai ezohikoak ere baditu. Izan ere, Josefa Ingalaterrara joan zen lanera, eta han, ezkongabea izanik, haurdun geratu zen. Ondoren, krisi mentalek psikiatrikora eraman zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad