Borrar

Deba

18 ekintza izango dira igande honetan abiatuko den Euskeraz Bagera egitasmoaren baitan

J. L.

deba.

Jueves, 14 de noviembre 2024, 19:32

Debako bizilagunek aisialdiaz euskaraz gozatzeko eta herritarren arteko sare berriak eraikitzeko 2021ean abiatu zen Euskeraz Bagera egitasmoaren laugarren edizioarekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren hilabete osoan zehar.

Zuhatza euskara elkarteak Debako hainbat eragileren laguntza eta partaidetzarekin antolatuta, aisialdia, kultura edota kirola bezalako arloei lotutako 18 ekintza ezberdin izango dira herrian datorren igandetik abenduaren 17ra bitartean burutuko den IV. Euskeraz Bagera programaren baitan.

Prestatutako ekintzen artean haur, gazte eta helduei zuzendutako proiekzioak, ilustrazio tailerra, liburu aurkezpenak, umorezko bakarrizketak, musika emanaldiak, ipuin kontaketa saioak, antzerkia eta kalejirak daude.

Egitasmoaren bultzatzaileek antolatutako jardueretan parte hartzeko deia luzatu diete Debako herritarrei.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 18 ekintza izango dira igande honetan abiatuko den Euskeraz Bagera egitasmoaren baitan