Borrar

Deba

Elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia izango da hilaren 10ean, gurasoentzat

J. L.

deba.

Miércoles, 2 de abril 2025, 20:18

Etxean elikadura-ohitura osasungarriak sustatu nahi dituzten gurasoei zuzendutako doako hitzaldia eskainiko da hilaren 10ean (18:00etan) Debako Kultur Elkartean.

Haur eta nerabeen gurasoak prestatzeko Gaztematikak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten Treba Gurasoak programaren baitan kokatuta, hitzaldia Mireia Centeno adituaren gidaritzapean burutuko da.

Debako Udaletik azaldu dutenez, hitzaldiaren helburua «familia ingurunean elikadurarekiko jarrera arduratsuak sustatzeko gako praktikoak eskaintzea» da. Hala, elikadurari loturiko alderdi desberdinak jorratuko dira, hala nola, janariarekiko harreman emozionalaren gaia, helduek eredu gisa duten papera edota elikadura-ohituren inguruan giro positiboa sortzearen garrantzia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia izango da hilaren 10ean, gurasoentzat