Deba
Euskal Jaiko XII. Marmitako lehiaketan aritzeko izena hilaren 26ra arte eman daitekeSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Euskal Jaiko XII. Marmitako lehiaketan aritzeko izena hilaren 26ra arte eman daitekeDebako bizilagunek Udalak eta Zuhatza euskara elkarteak euskara eta euskal kultura aldarrikatzeko urtero antolatzen duten Euskal Jaiaren edizio berri bat ospatuko dute hilaren 28an.
Jardunaldia festa giroan burutuko da eta horren baitan herrian jada errotuta dagoen XII. Marmitako lehiaketa egingo da.
Ekitaldi horretan parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena Debako Turismo Bulegoan (epea hilaren 26ra arte irekita dago).
Urtero legez, antolakuntzak 10:00etarako ipiniko ditu marmitakoa prestatzeko mahaiak Plaza Zaharrean eta sua, kazolak, atuna eta patatak partehartzaileen kontura izango dira. Hauek 14:30erako aurkeztu beharko dute plater bat, Plaza Zaharrean bertan.
Antolakuntzak herritarrak animatu nahi ditu Marmitako lehiaketan parte hartzera eta gogorarazten du «talde bakoitzeko bost kidek sagardoa doan» izango dutela Euskal Jaiko herri bazkarian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.