Deba
Euskal Jaiko XII. Marmitako lehiaketan aritzeko izena hilaren 26ra arte eman daitekeDeba
Euskal Jaiko XII. Marmitako lehiaketan aritzeko izena hilaren 26ra arte eman daitekeDeba
Miércoles, 18 de septiembre 2024, 20:09
Debako bizilagunek Udalak eta Zuhatza euskara elkarteak euskara eta euskal kultura aldarrikatzeko urtero antolatzen duten Euskal Jaiaren edizio berri bat ospatuko dute hilaren 28an.
Publicidad
Jardunaldia festa giroan burutuko da eta horren baitan herrian jada errotuta dagoen XII. Marmitako lehiaketa egingo da.
Ekitaldi horretan parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena Debako Turismo Bulegoan (epea hilaren 26ra arte irekita dago).
Urtero legez, antolakuntzak 10:00etarako ipiniko ditu marmitakoa prestatzeko mahaiak Plaza Zaharrean eta sua, kazolak, atuna eta patatak partehartzaileen kontura izango dira. Hauek 14:30erako aurkeztu beharko dute plater bat, Plaza Zaharrean bertan.
Antolakuntzak herritarrak animatu nahi ditu Marmitako lehiaketan parte hartzera eta gogorarazten du «talde bakoitzeko bost kidek sagardoa doan» izango dutela Euskal Jaiko herri bazkarian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.