Deba
Euskara eta euskal kultura protagonista izango dira bihar ospatuko den Euskal JaianDeba
Euskara eta euskal kultura protagonista izango dira bihar ospatuko den Euskal JaianDeba
Jueves, 26 de septiembre 2024, 20:21
Debako bizilagunek eta herrira bertaratzen diren guztiek Udalak eta Zuhatza euskara elkarteak irailaren amaieran urtero antolatzen duten Euskal Jaiaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar.
Publicidad
Herrian ohitura denez, euskara eta euskal kultura izango dira protagonista nagusiak aurtengo Euskal Jaian ere.
Festa larunbatean ... zehar somatuko da Debako herriguneko kale, plaza eta bazter guztietan baina jaia girotzen joateko Kalean Kantuz taldearen emanaldia izango da gaur bertan, 19:30etik aurrera, hain zuzen ere.
Biharko Euskal Jaiaren egunari dagokionez, egitaraua goizeko 10:30ean jarriko da abian Plaza zaharrean, XII. Marmitako lehiaketaren hasierarekin (euria egingo balu, Estalitako Pasealekuan).
Horren ondoren (11:00etatik aurrera) herriko txistularien kalejira egongo da; 11:30ean Zubietako joaldunak aterako dira kalejiran eta ordu erdi beranduago Gure Kai dantzari taldeko kideak hasiko dira herrigunean dantzan, Debako Musika Eskolako dantzariekin batera.
Goizeko ekintzak borobiltzeko herriko trikitilariek euskal musika eta doinuz beteko dituzte kaleak, 13:30etik aurrera.
Euskal Jaiko unerik bereziena 15:00etatik aurrera biziko da Aldats frontoian.
Izan ere, ordu horretan hasiko da pilotalekuan urtero arrakastatsua izaten den herri bazkaria (aurtengorako 600 lagunentzako lekua egokituko da).
Publicidad
Beti bezala, trikitilariek bazkalostea girotuko dute eta, era berean, XII. Marmitako lehiaketaren sari banaketa bazkari herrikoiaren ostean egingo da.
Edonola ere, larunbat honetarako prestatutako festa ez da hortan amaituko; arratsaldean eta gauean ere zerekin gozatu egongo da Deban. Hala, 18:.00etan buruhandiekin hitzordua egongo da herrigunean eta 19:00etatik aurrera Que toque el de alao txarangaren kalejira hasiko da.
Aurtengo Euskal Jaia borobiltzeko Sukar taldearekin erromeria egongo da Foruen plazan, 23:30ean hasita.
Debako Udaleko Kultura eta Euskara batzordeak herritarrak animatu nahi ditu «euskal ohitura eta tradizioak ospatzeko egun berezi honetan baserritarrez jantzita kalera irtetzera».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.