Deba

Euskarazko kultur ekintzak izango dira uztaileko ostiral gauetan Plaza Zaharrean

Jabi Leon

Deba

Sábado, 29 de junio 2024, 19:55

Debako Udalak antolatzen duen 'Iturri ondoan' egitasmoaren hamaikagarren edizioarekin disfrutatzeko aukera izango da datorren hilabetean zehar.

Publicidad

Aurreko urteotan bezala, euskaraz sortu eta pentsatutako kultur ikuskizun ezberdinak izango dira uztaileko ostiral gauetan Plaza Zaharrean (denak 22.00etan hasiko dira).

Edonola ere, aurtengo 'Iturri ondoan' egitasmoa ... datorren ostiralean, uztailaren 5ean, abiatuko da. Egun horretan Borobil antzerki taldearen eta zuzeneko musika duen 'Ali baba eta 40 lapurrak' antzezlan dibertigarria izango da ikusgai. Uztailaren 12an, berriz, literatura, irudia eta musika uztartuko dituen 'Begiradak' ikuskizunarekin gozatzeko parada egongo da Plaza Zaharrean.

Hurrengo ostiralean, uztailaren 19an, soinu tradizionalak eta abangoardistak uztartzen dituen Olaia Inziarte musikaria gerturatuko da Debara kontzertu akustikoa eskaintzeko.

Azkenik, uztailaren 26an 'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio musikatua egongo da. Bertan Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka eta Maider Arregi arituko dira bertsotan; Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariekin batera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad