Deba
Gaztelekuak udako eskaintza berezia antolatu du 13-17 urte bitarteko gazteentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Gaztelekuak udako eskaintza berezia antolatu du 13-17 urte bitarteko gazteentzatJabi Leon
Deba.
Jueves, 9 de mayo 2024, 20:19
Debako Gaztelekuak 13 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza berezia antolatu du heltzear dagoen udako oporraldirako.
Urtero moduan, Gaztelekuak adin tarte ezberdinen araberako ekintzak eta plan orokorrak prestatu ditu 2007-2011 urte bitartean jaiotakoentzat eta horietan parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena gaztelekuan bertan (udako aisialdiko eskaintzarako izena ekainaren 7ra arte eman daiteke).
Edonola ere, Gaztelekuko udako ekintzak abiatzeko kayak eta paddle surf praktikatzeko saioak izango dira ekainaren 21 eta 28an. Hala eta guztiz ere, horiek ez dira datorren hilabetean egingo diren ekintza bakarrak izango. Ekainean hainbat txapelketa burutuko dira: 24an cricket txapelketa egongo da, 25ean badmintonekoa, 26an futbolekoa hondartzan eta 27ean 'bolei-plaia'koa.
Uztailera begira, bi ur parketara joateko planak antolatu dira: Labennera bata (uztailaren 8an, 2008 eta 2009an jaiotakoentzat) eta Logroñoko Las Noriasera bestea (uztailaren 22an, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoentzat).
Gaztetxoenek, halaber, Donostiako Santa Klara irlara joateko aukera izango dute uztailaren 5ean eta nagusienek bidaia ibiltari bat egingo dute hiru egunetan (uztailaren 15etik 17ra bitartean). Horrez gain, Lekeition egonaldia izango da (uztailaren 17tik 19ra bitartean) eta Getariako Askizu auzoan kokatuta dagoen aterpetxean gau pasa (uztailaren 3tik 4ra).
Udako aisialdiko eskaintza osatzeko aurtengo prozesu hezitzaileko bidaia ere burutuko da, uztailaren 26tik 29ra bitartean, 2009an jaiotako neska-mutilekin (taldea itxita dago jada).
Izena eman edo ekintza eta plan ezberdinen inguruan informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Debako Gaztelekura gerturatu daitezke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.