Deba

Gaztetxoei mugikorra arduraz erabiltzen irakasteko gurasoentzako formakuntza antolatu dute Deban

Saioak hilaren 14an eta 19an egingo dira eta izena 13ra arte eman daiteke Internet bidez

Jabi Leon

Deba

Viernes, 8 de noviembre 2024, 16:43

Altxa Burua Deba-Itziar taldeak gurasoentzako formakuntza ikastaro bat antolatu du datorren asterako Debako Udalarekin elkarlanean. Ikastaroak bi saio 'teoriko-praktikoak' izango ditu. Hauek hilaren 14an eta 19an egingo dira (18.00etatik 19.30era bitartean, Agirre jauregiko Ispiluen gelan); eta parte hartzera animatzen diren gurasoek beren seme-alabei mugikorra modu osasungarrian erabiltzen laguntzeko eta gai horretan sakontzeko aukera izango dute.

Publicidad

Ikastaroa emateaz Ikasiz proiektuko Jon Alonso eta Javier Echarri arduratuko dira eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, helburua «lehen mugikorra erabiltzeko unea iristen denerako, adingabe horien gurasoei baliabideak ematea eta gai horretan orientatzea izango da».

Formakuntza honetan parte hartzeko interesa duten gurasoek hilaren 13ra arte eman dezakete izena. Horretarako, Internet bidez zabaldutako orria bete beharko dute. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak ikasiz.es webgunea bisita dezake.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad