Borrar
Urgente Ortuzar se retira de la carrera de liderar el EBB

Deba

Herriko gazteek gaztelekuko logotipo berria aukeratzeko lehiaketan har dezakete parte

J. L.

deba.

Lunes, 24 de junio 2024, 20:04

Debako Udalak eta Gaztelekuak azken ekipamendu honen logotipoa berritzeko lehiaketa jarri dute martxan. Sariketan 2006-2011 urte bitartean jaiotako Deba zein Itziarko gazteek har dezakete parte, banaka zein taldeka.

Lehiaketaren oinarrietan jasotakoari eutsiz, «proposamenak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute». Era berean, lanek «irudia eta 'Debako Gaztelekua' testua jaso behar dute».

Irudia sortzeko teknika librea da eta gutxienez hiru kolore erabiltzea gomendatzen da.

Parte hartu nahi dutenek uztailaren 1era arte aurkez ditzakete beren lanak, Gaztelekuko hezitzaileei emanez edota debakogaztelekua2@gmail.com helbidera bidalita. Irabazleak Debalai elkarteko dendetan gastatzeko 100 euroko bonoa jasoko du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko gazteek gaztelekuko logotipo berria aukeratzeko lehiaketan har dezakete parte