Borrar
Lander Aranberri eta Iñaki Sagarna ikerlari gazteak beren herriko hondartza atzean dutela. Elkar
Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri Debako ikerlari gazteek irabazi dute XIX. Tene Mujika beka

Deba

Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri Debako ikerlari gazteek irabazi dute XIX. Tene Mujika beka

Saridunek «euskaldunok Israel-Palestina auziaren aurrean izan dugun bilakaera» aztertuko dute epaimahaiak aukeratu duen proiektuaren bidez

Jabi Leon

Deba

Sábado, 18 de enero 2025, 20:51

Orain arte ez da batere ohikoa izan baina Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak bultzatzeko elkarlanean kaleratzen duten XIX. Tene Mujika bekaren saria Deban bertan geratu da.

Izan ere, Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri Debako ikerlari gazteek «Euskaldunok Israel-Palestina auziaren aurrean izandako bilakaera aztertzeko» aurkeztu duten proiektua saritzea erabaki du.

Iñaki Sagarna (Deba, 1995) Historian graduatua eta masterduna da, eta ikerketak egiteko hainbat sari eta laguntza jaso ditu. Lander Aranberri (Deba, 1996), berriz, Zuzenbidean graduatua da, Abokatutzan eta Nazioarteko Ikasketetan masterduna, eta hainbat argitalpenetan nazioarteko gaietan kolaboratzen du.

Israel-Palestina auziaren aurrean, Iñakik eta Landerrek arreta berezia eman nahi diote kultur munduari beren ikerketan

Edonola ere, Tene Mujikaren XIX. deialdiko saria irabazita, Sagarnak eta Aranberrik urtebeteko epea izango dute ikerketa-lana gauzatu eta emaitza aurkezteko.

Debako ikerlari gazteek aurkeztutako proiektuak, zehazki, 'Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean' du izenburua.

Horren bitartez, Iñakik eta Landerrek euskal mugimendu abertzaleak «bere espresio politiko desberdinetan» nola ikusi izan duen gatazka hori aztertu nahi dute, Israelgo estatuaren sorreratik XX. mendearen azken hamarkadetara. «Arreta berezia eman nahi zaio kultur munduari; izan ere, hebreeraren biziberritzeak lilura eta jakin-min galantak sortu zituen garai bateko euskaltzaleen artean, baita kibbutz-en mugimenduak ere», aurreratu dute ohar bitartez.

Tene Mujika bekaren fruituak

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten Tene Mujika bekaren laguntzari esker kaleratutako azken ikerketa-lana Alaitz Melgarren 'Josefa, Neskame' izan da baina, dena ondo bidean, laster aurkeztuko du Mikel Sotok Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektuaren emaitza.

Iazko deialdian hautatu zuen Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak Sotoren 'Mirande: Herriminez, ezin-minez' izeneko egitasmoa.

Bertan, duela ia 100 urte jaio eta orain dela mende erdi zendutako idazle paristarra eta haren obra hobeki ezagutzeko giltza batzuk eskaini nahi ditu: batetik, Bretainiarekin eta abertzale bretoiekin izandako harremanak ikertu, Miranderen bilakaeran funtsezkoak izan arren aski ezezagunak baitira euskaldunontzat; bestetik, Miranderen lan ezezagun batzuk topatzen saiatu, batik bat (baina ez soilik) bretoieraz idatziak; eta azkenik, Miranderen biografian hondarreko urteotan egin diren aurkikuntza guztiak bateratu, biografia osatu bat plazaratzeko, publiko zabalarentzat.

Mikel Soto ikerlariaren iritziz «Mirande oso argi potentea da euskaldunontzat hain iluna izan zen XX. mendeko erdialdean eta, potente izateaz harago, Mirandek oso argi seduktorea irradiatzen» du eta haren bizitzari buruz «asko, gehiegi, dakigu», baina «ez dakigu» zer egin informazio horrekin.

Hartara, ikerketa-ildo honekin «1948. urtean Telesforo Monzonen edota Jon Lostauren aurrean jeltzale, demokrata eta 'kristotar'» bezala aurkeztu eta «biolentoki aldatzear» den egileaz gehiago azaldu nahi du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri Debako ikerlari gazteek irabazi dute XIX. Tene Mujika beka