Deba
Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri Debako ikerlari gazteek irabazi dute XIX. Tene Mujika bekaDeba
Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri Debako ikerlari gazteek irabazi dute XIX. Tene Mujika bekaDeba
Sábado, 18 de enero 2025, 20:51
Orain arte ez da batere ohikoa izan baina Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak bultzatzeko elkarlanean kaleratzen duten XIX. Tene Mujika bekaren saria Deban bertan geratu da.
Publicidad
Izan ere, Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri Debako ikerlari gazteek «Euskaldunok Israel-Palestina auziaren aurrean izandako bilakaera aztertzeko» aurkeztu duten proiektua saritzea erabaki du.
Iñaki Sagarna (Deba, 1995) Historian graduatua eta masterduna da, eta ikerketak egiteko hainbat sari eta laguntza jaso ditu. Lander Aranberri (Deba, 1996), berriz, Zuzenbidean graduatua da, Abokatutzan eta Nazioarteko Ikasketetan masterduna, eta hainbat argitalpenetan nazioarteko gaietan kolaboratzen du.
Edonola ere, Tene Mujikaren XIX. deialdiko saria irabazita, Sagarnak eta Aranberrik urtebeteko epea izango dute ikerketa-lana gauzatu eta emaitza aurkezteko.
Debako ikerlari gazteek aurkeztutako proiektuak, zehazki, 'Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean' du izenburua.
Horren bitartez, Iñakik eta Landerrek euskal mugimendu abertzaleak «bere espresio politiko desberdinetan» nola ikusi izan duen gatazka hori aztertu nahi dute, Israelgo estatuaren sorreratik XX. mendearen azken hamarkadetara. «Arreta berezia eman nahi zaio kultur munduari; izan ere, hebreeraren biziberritzeak lilura eta jakin-min galantak sortu zituen garai bateko euskaltzaleen artean, baita kibbutz-en mugimenduak ere», aurreratu dute ohar bitartez.
Publicidad
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten Tene Mujika bekaren laguntzari esker kaleratutako azken ikerketa-lana Alaitz Melgarren 'Josefa, Neskame' izan da baina, dena ondo bidean, laster aurkeztuko du Mikel Sotok Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektuaren emaitza.
Iazko deialdian hautatu zuen Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak Sotoren 'Mirande: Herriminez, ezin-minez' izeneko egitasmoa.
Bertan, duela ia 100 urte jaio eta orain dela mende erdi zendutako idazle paristarra eta haren obra hobeki ezagutzeko giltza batzuk eskaini nahi ditu: batetik, Bretainiarekin eta abertzale bretoiekin izandako harremanak ikertu, Miranderen bilakaeran funtsezkoak izan arren aski ezezagunak baitira euskaldunontzat; bestetik, Miranderen lan ezezagun batzuk topatzen saiatu, batik bat (baina ez soilik) bretoieraz idatziak; eta azkenik, Miranderen biografian hondarreko urteotan egin diren aurkikuntza guztiak bateratu, biografia osatu bat plazaratzeko, publiko zabalarentzat.
Publicidad
Mikel Soto ikerlariaren iritziz «Mirande oso argi potentea da euskaldunontzat hain iluna izan zen XX. mendeko erdialdean eta, potente izateaz harago, Mirandek oso argi seduktorea irradiatzen» du eta haren bizitzari buruz «asko, gehiegi, dakigu», baina «ez dakigu» zer egin informazio horrekin.
Hartara, ikerketa-ildo honekin «1948. urtean Telesforo Monzonen edota Jon Lostauren aurrean jeltzale, demokrata eta 'kristotar'» bezala aurkeztu eta «biolentoki aldatzear» den egileaz gehiago azaldu nahi du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.