Deba
Itziarko Burugorri Ostatuak etzi irekiko ditu ateak berriro ereDeba
Itziarko Burugorri Ostatuak etzi irekiko ditu ateak berriro ereJabi Leon
deba.
Miércoles, 15 de mayo 2024, 20:54
Urte hasieratik itxita izan ondoren, jatetxea baino itziartarren topagunea den Burugorri Ostatuak larunbat honetan irekiko ditu ateak berriro ere.
Publicidad
Hala, Burugorrik aro berriari ekingo dio asteburu honetan bertan. Izan ere, kudeatzaile berria izateaz gain, Itziarko Auzo Udalak hainbat lan burutu ditu azken hilabeteotan 2014an Debako Udalak eraikin osoa erosi zuenetik izaera publikoa duen establezimendua eraberritzeko.
Horien artean, komuna berritu da «irisgarritasun araudia betetzeko», eta altzariak eta bestelako osagaiak ere konpondu dira.
Gainera «egokitzapen gehiago egingo dira ostatua behin martxan jarri ondoren», aurreratu dute bere sorreratik Burugorri eraikinaren kudeaketaren ardura duen Itziarko Auzo Udaletik.
Itziarko Auzo Udalak herritarren elkartokia eta Itziarko bizitzaren pizgarria den Burugorri Ostatuaren esleipenerako garatutako prozesuan aukeratua izan ondoren, Eñaut Landaribar 30 urteko ondarrutarra izango da jatetxearen kudeatzaile berria.
Lehendik ere ostalaritzan aritua, «ilusioz dator Itziarrera lanera, herritarrei eta ingurukoei ahalik eta zerbitzu txukunena eskaini asmoz»; eta horretarako «osatua du lantaldea, sukaldari eta guzti», azaldu dute Auzo Udaletik.
Publicidad
Sinatutako kontratuaren arabera, sei hilabeteko «froga epea» izango du Landaribarrek, baina behin tarte hori gaindituta, gutxieneko bost urterako ustiapen kontratu luzagarria bermatuko da.
Orain arte bezala, eskaintza zabala izango du Burugorrik: gosariak goizean zehar, eguneko menua, eguneko platera, pintxoak, ogitartekoak... Gainera, asteburuetan karta zerbitzua izango da eta afariak ere eskainiko dira.
Sukaldean bertoko produktuei emango zaie lehentasuna, eta ondarrutar lotura baliatuz, arrainak garrantzi berezia izango du. Era berean, aukera beganoak izango dira. Ordutegiei dagokionez, ostatua 09:00etatik 23:00etara bitartean egongo da irekita asteko egun guztietan; «asteburuan itxiera ordua luzatu daitekeelarik».
Publicidad
Bestalde, ostalaritza zerbitzua ez ezik, «noizbehinkako ekitaldi kulturalak eta bestelako topaketak» aurreikusten ditu aukeratutako proiektuak.
Edonola ere, Burugorrik larunbatean, 11:30ean, irekiko ditu ateak berriro ere. Ospakizun gisa «pintxo dastaketa, urdaiazpiko ebakitzea, zuzeneko musika eta herritarrekin brindisa» egongo dira. Jai giroa nagusi izango da eta herritarrak gonbidatuta daude.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.