Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Deba

Kopraixak bihar hasiko dira Itziarren

A. M.

Deba.

Miércoles, 31 de julio 2024, 21:26

Kopraixak hemen dira. Itziarko jai nagusiak ate joka direla eta, dena prest dago festa giroan murgiltzeko ostiraletik asteazkena arte. Bihar ostirala, jubilatuen eguna izango da eta 12:30ean, Meza nagusia izango da Itziarko elizan. Ondoren, herriko dantzarien emanaldia iragarri dute. Arratsaldeko 14:00etan, jubilatuen bazkaria, Salegi jatetxean. Bukatutakoan. Omenduei oroigarriak, herriko bertsolarien emanaldia eta Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak. Gaueko 21:00. Bertso afaria Donibane Elkartean.

Larunbatean berriz, goizeko 10:30ean, umeen pilota partidak Zabalsoro frontoian jokatuko dira. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, VII. Itziar Trail mendi lasterketa. Gero, 16:15ean, Haurren VII. Itziar Trail proba jokatuko da. 19:00etan, Joselontxo's txaranga, Burugorri ostatutik abiatuta. 19:30ean, txupinazoa izango da plazan. Marixiri ongietorria egingo zaio eta danborrada eta buruhandiak aterako dira. 23:30. Erromeria Beranduegi taldearekin.

Igandean, goizeko 08:00etan, sokamuturra izango da eta 11:30ean, Meza nagusia Itziarko elizan. Eguerdiko 12:00etan, txakolin dastaketa plazan egingo da, ekoizleak Flysch eta Erlete Goikoa izango direlarik. Gero, 13:00etan, harri-jasotze erakustaldia Udane Ostolazaren eskutik izango da plazan.

Arratasaldeko 18:00etan. Bikoteen arteko XIX. Dantza solte txapelketa jokatuko da, Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariekin, plazan. Ondoren. Sokamuturra eta gaueko 22:30ean, Niko Etxart eta Hapa-Haparen kontzertua plazan.

Astelehenean, asteartean eta astekenean aurrera jarraituko dute jaiek. Heldueen eguna izango da Itziarren astelehenean. Asteartean berriz umeena eta hauen-tzako hamaika ekitaldi antolatu dira eta asteazkenean, gazteen txanda izango da. Hauentzat ere hitzordu bereziak ziango dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kopraixak bihar hasiko dira Itziarren