Deba
Kopraixak ospatzeko dena prest ItziarrenDeba
Kopraixak ospatzeko dena prest ItziarrenA. M.
Deba.
Lunes, 29 de julio 2024, 20:12
Jubilatuen Egunarekin hasi eta Gazte Egunarekin amaituko diraaurtengo Kopraixak Itziarren. Bazkariak, kontzertuak, jolasak, dantzak, erromeriak... denetarik izango da aukeran, urtero bezala.
Publicidad
Aurten Itziarren eraldaketa prozesu batean gaude; izan ere, hainbat obra daude mar-txan horien artean Kontzeju etxearen birgaitzea Itziarren eskola propioa izateko. Horregatik, aurtengo Kopraixetan espazio aldaketa batzuk gauzatu behar izan dira eta horien artean Itziarko Zabalsoro frontoia erabiliko da, besteak beste, arratsaldeko jaialdietarako. Hartu diren erabakien artean plaza erabiliko da gaueko erromeriarako eta kontzertuetarako, frontoia arratsaldeko jaialdietako eta aurten berritasun bezala, sokamuturra kaleetan zehar.
Sokamuturra Burugorri aurretik Prozesio kale osoan zehar izango da eta Erronda kaletik Mutxiarteko aldapa hartuko ditu. Ibilbide osoan hesiak jarrita egongo dira eta ikusleek hesiaren atzealdetik ikusi beharko dute. Kontuan izan, parte hartzaileak 16 urtetik gorakoak izan behar direla eta derrigorrezkoa dela kale hauetan zehar ibilgailurik ez egotea. Sokamuturrik ez dagoen bitartean, autoz kale hauetan zehar pasa ahal izango da baina berak dirauen bitartean itxita egongo da.
Bestalde, igande gaueko kontzertuari dagokionez, aurten plazan izango da eta gure artean Niko Etxart eta Hapa-Hapa taldea izango dira. Sarrerak egunean bertan plazan erosi beharko dira 5 euoren truke. Plazan festa osoan zehar egongo diren bi txosnak ere, igandean irekita egongo dira.
Astelehenean frontoian egiten den herri-bazkaria, Euskal Parrillak emango du, txartelak Burugorri Ostatuan eta Gure Dendan egongo dira salgai. Bi menu eskainiko dira: umeen menua 13 euroan (14 urtetik beherakoak, 14 urtekoak barne) eta helduen menua 22 euroan. Tiketak erosteko epea abuztuaren 1era arte izango da.
Publicidad
Aurtengo Kopraixetako en-tseguak gaur eta ostegunean izango dira, arratsaldeko 17:30ean euskal dantzakoa eta 18:30ean danborradakoa, bertan parte hartu ahal izateko entseguetan izena emateko aukera egongo da. Bi egun hauetan Kopraixetako kamiseta eta zapien salmenta Burugorri Gainean egingo da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.