![Lasturko festek gaur izango dute jarraipena, bertso afari batekin eta goizaldera arte luzatuko den erromeriarekin](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/09/13/97943810--1200x840.jpg)
Deba
Lasturko festek gaur izango dute jarraipena, bertso afari batekin eta goizaldera arte luzatuko den erromeriarekinSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Lasturko festek gaur izango dute jarraipena, bertso afari batekin eta goizaldera arte luzatuko den erromeriarekinJabi Leon
DEBA.
Jueves, 12 de septiembre 2024, 20:11
Atzokoan atsedenaldia izan ondoren, Lastur auzoko bizilagunak gaur murgilduko dira berriro ere joan den asteartean abiatu ziren San Nikolas jaietan.
Lasturko jai batzordeak ostiral honetarako prestatu duen egitaraua abiatzeko bertso-afaria izango da auzoko tabernan, 21:00etan eta Joanes Illarregi eta Jone Uria bertsolarien partaidetzarekin. Edonola ere, gaurko ekitaldiak ez dira hortan amaituko; bertso-afariaren ondoren goizaldera arte luzatuko den erromeria egongo baita Lasturren, Bada Giro taldearekin.
Festen egitarauarekin jarraiki, Jare eta Elaia Izagirre trikitilariek alaituko duten Bikoteen Eguna ospatuko dute bihar, egun osoan zehar, Lasturren.
Larunbateko jardunaldiari hasiera emateko bikoteen arteko pilota partidak eta bolo txapelketa egongo dira (11:00etan); eta horren ondoren, bazkaria (14:00etan tabernan). Arratsaldean bikoteen arteko jolasak (17:30ean), zezenak eta Andutz dantza taldearen emanaldia izango dira eta gauean, berriz, kantu afaria eta Manex Unanue eta Enaitz Zabale trikitilariekin erromeria.
Aurtengo San Nikolas festak borobiltzeko Intxorpe Eguna ospatuko dute igandean. Egun horretan meza nagusia (09:30ean), hamaiketakoa, eskuz binakako pilota txapelketaren finala, bolo-txapelketa, herri kirolak, pailazoak, auzoko gazteen aurreskua edota zezenak izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.