Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Aitor Mendiluze eta Xebastian Lizaso bertsotan Lasturren, asteartean. J. L.

Deba

Lasturko festek gaur izango dute jarraipena, bertso afari batekin eta goizaldera arte luzatuko den erromeriarekin

Bihar Bikoteen Eguna ospatuko dute auzoan eta igandean aurtengo 'San Nikolasak' itxiko dituen Intxorpe Eguna

Jabi Leon

DEBA.

Jueves, 12 de septiembre 2024, 20:11

Atzokoan atsedenaldia izan ondoren, Lastur auzoko bizilagunak gaur murgilduko dira berriro ere joan den asteartean abiatu ziren San Nikolas jaietan.

Publicidad

Lasturko jai batzordeak ostiral honetarako prestatu duen egitaraua abiatzeko bertso-afaria izango da auzoko tabernan, 21:00etan eta Joanes Illarregi eta Jone Uria bertsolarien partaidetzarekin. Edonola ere, gaurko ekitaldiak ez dira hortan amaituko; bertso-afariaren ondoren goizaldera arte luzatuko den erromeria egongo baita Lasturren, Bada Giro taldearekin.

Festen egitarauarekin jarraiki, Jare eta Elaia Izagirre trikitilariek alaituko duten Bikoteen Eguna ospatuko dute bihar, egun osoan zehar, Lasturren.

Larunbateko jardunaldiari hasiera emateko bikoteen arteko pilota partidak eta bolo txapelketa egongo dira (11:00etan); eta horren ondoren, bazkaria (14:00etan tabernan). Arratsaldean bikoteen arteko jolasak (17:30ean), zezenak eta Andutz dantza taldearen emanaldia izango dira eta gauean, berriz, kantu afaria eta Manex Unanue eta Enaitz Zabale trikitilariekin erromeria.

Igandean, festen amaiera

Aurtengo San Nikolas festak borobiltzeko Intxorpe Eguna ospatuko dute igandean. Egun horretan meza nagusia (09:30ean), hamaiketakoa, eskuz binakako pilota txapelketaren finala, bolo-txapelketa, herri kirolak, pailazoak, auzoko gazteen aurreskua edota zezenak izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad