Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Deba

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintza ugari antolatu dituzte

Jabi Leon

deba.

Viernes, 19 de abril 2024, 20:45

Debako Udalak adin guztietako herritarrei zuzenduta dagoen ekitaldiz betetako egitaraua antolatu du datorren asteartean ospatuko den Nazioareko Liburuaren Egunaren harira.

Publicidad

Asteartean bertan IV. Marrazketa eta Ilustrazio lehiaketaren sariak (11;30ean udaletxean) eta 'Deba ehun hitzetan' literatur lehiaketaren sariak (19:00etan, Ispiluen Gelan) banatuko dira.

Egitarauarekin jarraiki, mikrofono irekia, liburu azoka eta literatur bermuta izango dira hilaren 27an (11:00etatik 14:00etara bitartean) Kultur Elkartean.

Hurrengo egunean, berriz, euskal kostaldeko emakumeak omentzen dituen 'Mareak' ikus-kizunarekin disfrutatu ahalko da Ispiluen Gelan, 19:00etan eta Toti Martinez de Lezearen, Gorka Hermosaren eta Edurne Zabaloren partaidetzarekin.

Azkenik, Delphine de Viganen 'Los reyes de la casa' obran oinarritutako Irakurketaren Klubaren saioa izango da hilaren 30ean, 19:00etan eta Ainhoa Aldazabalek dinamizatuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad