
Deba
Liburutegi eredu ezberdinen inguruan hausnartzeko solasaldi berezia izango da ostiraleanSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Liburutegi eredu ezberdinen inguruan hausnartzeko solasaldi berezia izango da ostiraleanJabi Leon
DEBA.
Martes, 25 de marzo 2025, 20:06
2023ko azaroan Debako Liburutegiko arautegia aldatzeko helburuarekin sortu zen Liburutegia Denontzat taldeak «liburutegi eredu ezberdinak ezagutzera eman eta horien inguruan hausnarketa bultzatzeko» solasaldi berezia antolatu du ostiralerako.
Solasaldia 'Gaurko eta biharko liburutegiak' izenburupean burutuko da, 19:00etan hasita, Debako Kultur Elkartean. Bertan Markina, Getaria, Arrasate eta Elgetako Udal Liburutegietako liburuzainak diren Igor Idoeta, Andoni Olaetxea, Asun Agiriano eta Geaxi Ezpeleta arituko dira hizlari gisa.
Moderatzaile lanak, berriz, Oñatiko Udal liburutegiko zuzendaria den Arantzazu Ibarrondok egingo ditu.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, herritar guztien partaidetzari irekita egongo den solasaldi honetan gai ezberdinak jorratuko dira. Horien artean, ondorengoak nabarmendu daitezke: «zer diren liburutegiak; nola aldatu diren eta zertan alda daitezkeen; betetzen duten funtzioa; espazioaren antolaketa; liburutegietako materiala; ekintzak eta tailerrak; eskolarekin harremanak edota izan ohi diren zailtasunak eta erronkak».
Liburutegia Denontzat taldeko kideen ustetan, Debako Udal Liburutegiko arautegiak «ume eta zaintzaileak diskriminatzen ditu» eta horregatik hainbat ekintza gauzatu ditu bere sorreratik arautegi hori aldatzen saiatzeko.
Azkenengo ekimenak Hausnarketa plana osatzea du helburu eta ostiral honetarako antolatutako solasaldia prozesu hori abiatzeko baliatu nahi du taldeak.
Esan bezala, 'Gaurko eta biharko liburutegiak' izeneko mahaingurua 19:00etan hasiko da baina horren aurretik (18:30ean) plataformak bere jarduerarako dirua lor-tzeko poltsak salduko ditu Kultur Elkarteko sarreran.
Era berean, bertaratzen direnentzako mokadutxoa izango da eta solasaldiak irauten duen bitartean umeen zaintza zerbitzua izango da, Kolore Anitz aisialdi taldeko hezitzaileen eskutik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.