Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Gure-Kai taldeko dantzariek ohiko aurreskua eskaini zuten Foruen plazan San Roke eguna ospatzeko. LOBO ALTUNA
Marinelei gorazarre egiteko eguna

Deba

Marinelei gorazarre egiteko eguna

Jorrai dantza eta kuadrillen arteko jokoak izango dira larunbateko egitarauan protagonista

A.U.

Deba.

Viernes, 16 de agosto 2024, 19:51

Aurrera doaz San Roke jaiak giro eder bezain epelean. Ostiralean zaindiariaren eguna ospatu ostean, larunbat honetan Mariñel egunari heltzeko txanda helduko zaie debar eta bisitariei. Zapi gorria kendu eta koadroduna janzteko eguna. Hala, Kardantxulo kantuan izango da goizean goiz (7:30) eta Jorrai dantza 10:30etik aurrera Gure-Kai dantza taldea eta Kalez kale txistulari taldearen eskutik.

Arratsaldean, Lizarrako gaiteroek eta Oria txarangak girotuko dute kalejira, enbolatuen lehen entzierroaren aurretik (18:00). Horren ostean, urtero arrakastatsuenetarikoa izan ohi den hitzordua: kuadrillen arteko jokoak plazan, Hamarru elektrotxarangak alaiturik.

Gauerdian Larrain-dantza izango da plaza Zaharrean, eta J Martina eta Dupla taldeen kontzertuak, eguna amaitzeko, Zumardiko karpan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Marinelei gorazarre egiteko eguna