Borrar
Goaz taldeko kideak 1995eko abenduaren 30ean estreinatu zen 'Larrialdiak' antzezlana taularatzen. GOAZ
Mende erdia antzerkizaletasuna eta euskal kultura sustatzen

Deba

Mende erdia antzerkizaletasuna eta euskal kultura sustatzen

Goaz antzerki taldeak lau emanaldiren grabazioak bota eta dokumental bat aurkeztuko du datorren astean bere sorreraren 50. urteurrena ospatzeko

Jabi Leon

Deba

Sábado, 9 de noviembre 2024, 19:11

1973. urtean Deban eratu zen gazte elkarte baten bueltan sortuta, Goaz antzerki taldeak bere 50. urteurrena ospatuko du datorren astean zehar herritar guztien partaidetzari irekita egongo den egitarau zabal batekin.

Alde batetik, bere sorreratik «euskarazko antzerkizaletasuna eta euskal kultura sustatzea» helburu izan duen taldeak bere ibilbidean sortutako kartelekin, ateratako argazkiekin edota erabilitako jantziekin prestatutako erakusketa egokitu du Kultur Elkartean eta herriko hainbat taberna eta dendetan (ikusgai dago jada).

Bestetik, Goaz taldeak garai ezberdinetan antzeztutako lau emanaldiren grabazioak botako ditu bihartik ostegunera bitartean Kultur Elkartean (emanaldi guztiak 18.30ean hasiko dira). Saio horietan, ikusi ahalko diren antzezlanen idazle edota zuzendariekin solasaldiak egongo dira.

Hasteko, Luis Haranburuk 1982. urtean zuzendu zuen 'Gernika' antzezlanaren grabazioarekin disfrutatu ahalko da bihar. Asteartean, berriz, 'Pernando bizirik hago oraindio' (Xabier Mendiguren, 1992) lanaren txanda izango da; asteazkenean 'Kanika Zuri Beltza' (Goizane Aizpurua, 2006) obra ikusteko parada izango da; eta ostegunean 'Badator' antzezlana (Erika Olaizola, 2021). Grabazio horien emanaldiekin batera, herritarrek Goaz antzerki taldeak bere 50. urteurrenaren harira prestatutako dokumentalarekin gozatzeko aukera izango dute ostiralean, ordu eta leku berean.

Edonola ere, mende erdiko ibilbidea ospatzeko ekintzak ez dira hortan geratuko eta datorren larunbatean Goaz taldeko parte izan diren guztien partaidetzari irekita dauden antzerki-poteoa eta bazkaria izango dira (dagoeneko 70 bat lagunek eman dute izena bazkari horretarako).

Goazeko kidea den Itzale Lakak jakinarazi duenez, Debako antzerki talde amateurrak 1975ean estreinatu zuen 'Senperen gertatua' izeneko bere aurreneko obra eta ordutik 30 ikuskizun ekoiztu eta taularatu ditu. Azkena 2023ko azaroan estreinatu zen eta oraindik biran dabilen 'Lotura basatiak' antzezlana da.

Gaur egun 10 bat lagun daude «osasun egoera ona» duen Goaz taldearen bueltan: «Pozik gaude. Azken antzezlanerako jende gaztea sartu da eta ikusten dugu antzerkigintza amateurrak baduela bere ibilbidea egiten jarraitzeko aukera», azaldu du Lakak berak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mende erdia antzerkizaletasuna eta euskal kultura sustatzen