Ion Maia bertsolaria joan den urteko San Sebastian jaietan kantuan, Elorriagan. DV

Deba

Mus txapelketa batek ostiral honetan abiatuko ditu lau egunez luzatuko diren Elorriagako sansebastianak

Lagunarteko afaria, trikitilariekin erromeriak, bertso-bazkaria, sagardo eta txakolin dastaketak edo zaldi proba izango dira aurtengo festetan

Jabi Leon

Deba

Jueves, 16 de enero 2025, 20:13

Donostiarrak eta azpeitiarrak bezala, Debako Elorriaga auzoko bizilagunek San Sebastian festak ospatuko dituzte asteburu honetan zehar. Aurtengo jaiak lau egunez luzatuko dira Itziarko Tokiko Entitate Txikiaren parte den nekazal auzoan, urtero legez, Jai Batzordeak okasiorako prestatutako egitarau zabalarekin.

Publicidad

Edonola ere, festei hasiera emateko urtero arrakasta handia izaten duen Mus txapelketa jokatuko da ostiral gauean Elorriagan. Txapelketa 22:30ean hasiko da eta parte hartzeko interesa dutenek 22:00etatik aurrera eman ahalko dute izena (bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan).

Jaietako programak larunbat gauean izango du jarraipena, Urberu sagardotegian ospatuko den lagunarteko afari batekin, hain zuzen ere. Afaria amaitzerakoan Izer eta Narbaiza trikitilariekin erromeria egongo da.

Iganderako prestatutako ekintzak Itziarko sagardogileen eskutik egingo den sagardo dastaketa batekin hasiko dira (12:00etan).

Jagoba eta Maddalen trikitilariek girotuko dute ekitaldi hori eta amaitzerakoan Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolari ezagunen partaidetzarekin ospatuko den bertso bazkaria egongo da Elorriagan (prezioa 25 eurokoa da eta bertaratzeko interesatuek aurrez egin behar dute erreserba, 680 633 175 telefono zenbakira WhatsApp bat bidalita).

San Sebastian eguna

Astelehenean San Sebastian eguna ospatuko dute Elorriagan. Jardunaldia abiatzeko meza izango da 11:00etan eta horren ondoren txakolin dastaketa eta Markina-Xemeingo Gaztañei eta Kantabriako Sámano herriko Sergioren zaldiekin proba (12:30ean).

Publicidad

Aurtengo sansebastianak borobiltzeko herri bazkaria (14:00etan Urberun), Mendaro eta Galaktikorekin erromeria (bazkal ondoren) eta txokolate-jana (18:00etan Lau-Haizeta elkartean) izango dira astelehenean Elorriagan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad