ITZIARKO AUZO UDALA

Deba

Neurriak hartu beharko dituzte Presaldeko lur-jausia ez errepikatzeko

Viernes, 5 de julio 2024, 20:08

Joan den asteburuan izan ziren euriteek tamainu handiko lur-jausia eragin zuten Itziarko Presalde auzoan. Itziarko Auzo Udaletik azaldu dutenez, «Presaldeko herribidearen goikaldeko zelaia bide gainera erori zen, eta hasiera batean kotxe bat pasatzeko lekua zegoen arren, bigarren erauntsi batek bide guztia itxi zuen». Bide horrek Zubeltzu Torre eta Uxarrua baserrira darama, eta bertan nekazalturismo eta ganadutegi haundi bat daude. Egoeraren larritasuna ikusirik, Itziarko Auzo Udala eta Debako Udala elkarlanean aritu ziren bidean pilatutako lurra erretiratu eta pasoa egokitzeko. Azkoitiko Lagunak enpresako langileek 22 kamioi lur atera zituzten eta bidea garbi geratu den arren, Itziarko Auzo Udaleko teknikariek neurriak hartu beharko dituzte «lur-jausia berriro gertatu ez dadin».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad