Deba
San Nikolas eguna ospatuz abiatu zituzten atzo Lasturko festakSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
San Nikolas eguna ospatuz abiatu zituzten atzo Lasturko festakMartes, 10 de septiembre 2024, 19:57
Lasturko bizilagunek datorren igandera arte luzatuko diren festak abiatu zituzten atzo, San Nikolas egunarekin. Jaiak hasteko meza nagusia izan zen eta horren ondoren Xebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariek (ezkerreko argazkian) eta Garazi Larrañaga eta Eneko Arbeo trikitilariek (eskuineko irudian) girotu zuten hamaiketakoa. San Nikolas eguna borobiltzeko bazkaria egon zen tabernan eta hori amaitzerakoan Nikolas Txikiren jaitsiera, auzoko gazteen arteko jolasak eta zezenak. Gaur Ane eta Nagore Zulaika trikitilariek girotuko duten Helduen eta Umeen eguna ospatuko dute Lasturren. Jardunaldi honetan meza, umeen arteko pilota partidak, umeen bazkaria, umeen arteko jolasak, Gailur zaldiketa eskolaren erakustaldia, buruhandiak eta erraldoiak eta poniak egongo dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.