Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
J. LEON

Deba

San Nikolas eguna ospatuz abiatu zituzten atzo Lasturko festak

Martes, 10 de septiembre 2024, 19:57

Lasturko bizilagunek datorren igandera arte luzatuko diren festak abiatu zituzten atzo, San Nikolas egunarekin. Jaiak hasteko meza nagusia izan zen eta horren ondoren Xebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariek (ezkerreko argazkian) eta Garazi Larrañaga eta Eneko Arbeo trikitilariek (eskuineko irudian) girotu zuten hamaiketakoa. San Nikolas eguna borobiltzeko bazkaria egon zen tabernan eta hori amaitzerakoan Nikolas Txikiren jaitsiera, auzoko gazteen arteko jolasak eta zezenak. Gaur Ane eta Nagore Zulaika trikitilariek girotuko duten Helduen eta Umeen eguna ospatuko dute Lasturren. Jardunaldi honetan meza, umeen arteko pilota partidak, umeen bazkaria, umeen arteko jolasak, Gailur zaldiketa eskolaren erakustaldia, buruhandiak eta erraldoiak eta poniak egongo dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad