Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Deba

San Nikolas festetako Bikoteen Eguna ospatuko dute larunbat honetan zehar Lasturren

Jabi Leon

deba.

Viernes, 13 de septiembre 2024, 20:13

Lasturko bizilagunek San Nikolas jaietako Bikoteen Eguna ospatuko dute gaur, egun osoan zehar.

Publicidad

Larunbateko jardunaldia Jare eta Elaia Izagirre trikitilariek alaituko dute eta eguneko egitarauari hasiera emateko bikoteen arteko pilota partidak eta bolo txapelketa egongo dira (11:00etan). Ondoren bazkaria izango da tabernan eta arratsaldean bikoteen arteko jolasak (17:30ean), zezenak eta Andutz dantza taldearen emanaldia. Azkenik, kantu afaria eta Manex Unanue eta Enaitz Zabale trikitilariekin erromeria izango dira gaur. Aurtengo San Nikolas festak borobiltzeko Intxorpe Eguna ospatuko dute bihar Lasturren. Hasteko meza nagusia egongo da (09:30ean) eta hortik aurrera hamaiketakoa, eskuz binakako pilota txapelketaren finala, bolo-txapelketa, herri kirolak, pailazoak, auzoko gazteen aurreskua edota zezenak izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad