Deba
Txapelketak, 175 bat postu, herri kirolak eta erromeria izango dira ostiralean Itziarko perianDeba
Txapelketak, 175 bat postu, herri kirolak eta erromeria izango dira ostiralean Itziarko perianDeba
Miércoles, 30 de octubre 2024, 19:11
Itziarko industrialdeak 1994tik azaroaren 1ean urtero ospatzen den eta auzolanean antolatzen den Itziarko periaren XXIX. edizioa hartuko du ostiral honetan. Azoka gunea 09:00etatik 14:00etara bitartean egongo da martxan eta bertaratzen direnek era guztietako 175 bat postu (bertako produktuenak, artisauenak, arropenak, baserrirako makinenak...) aurkituko dituzte bertan.
Publicidad
Era berean, Itziarko perian animalia ugari egongo dira ikusgai: behiak, behorrak, astoak, txerriak, txakurrak, hegaztiak, ardiak, ahuntzak, poniak... Gainera, Aiako Indate Berri baserriko abere bitxien erakusketa izango da eta umeek Lasturko Gailur zalditegiko zaldien gainean jartzeko aukera izango dute. Horrekin batera, Euskal Herriko VII. Sasi ardi txapelketa eta Gipuzkoako VI. Ahuntz azpi-gorri txapelketa izango dira azoka gunean.
Urtero legez, Itziarko trikiti eskolako ikasleak arituko dira goizean zehar trikitia eta panderoarekin peria alaitzen. Nola ez, tripa-zorriei aurre egiteko aukera egongo da. Izan ere, Debako Institutuko ikasleek pintxoak eskainiko dituzte eta Mungia, Loiu, Segura eta Ataungo talogileen postuak izango dira perian.
Peria goizean ospatuko bada ere, Itziarko Peria Elkarteak eta Itziarko Auzo Udalak egun osorako egitaraua prestatu dute biharko Debako Udalaren babesarekin.
Hala, arratsaldean herri kirolen jaialdi batekin disfrutatu ahalko da (18:00etatik aurrera eta doan) Zabalsoro Frontoian.
Alde batetik, aizkoran Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugerza izango dira. Bestetik, harri jasotzen Udane Ostolaza eta Olaia Esnaola. Azkenik, Iparraldeko jokoak izango dira Jose Martin Bustinza 'Tubi'-ren eskutik.
Publicidad
Edonola ere, Itziarren ostiral honetarako prestatutakoa ez da hortan geratuko. Izan ere, egunari amaiera paregabea emateko afaria egongo da Itziarko Hostala Jatetxean; eta hori amaitzerakoan Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin erromeria (erreserbak jatetxean bertan edo 943 19 90 61 zenbakira deituz egin daitezke).
Peria Elkarteak Itziarrera gerturatzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.