Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Deba

XIX. Tene Mujika beka eskuratzeko proposamenak aurkezteko epea irekita dago jada

Jabi Leon

deba.

Lunes, 23 de septiembre 2024, 20:16

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Tene Mujika bekaren XIX. ediziorako eskabideak aurkezteko epea zabaldu dute. Aurtengoan, bekaren dirulaguntza handitu egin da, eta 6.000 eurokoa izan beharrean 8.000 eurokoa izango da.

Publicidad

Urtero bezala, Tene Mujika bekaren helburua «Euskal Herriko historia hurbilarekin zerikusia duten gaiei buruzko euskarazko literatur sorkuntza sustatzea» izango da. Izan ere, beka «Euskal Herriko azken 60-70 urteetako pertsona, talde, gertaera edo mugimendu garrantzitsuen bizitzan sakonduko duten euskarazko lanak sortzera zuzenduta dago».

Onartutako modalitateetan jasoak daude, esaterako, biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakera, elkarrizketak edo ikerketak. Eduki aldetik, idatziak ezin du fikziozkoa izan, baina garapenean lanketa literarioa egitea posible da.

Proiektuak abenduaren 9ra arte aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak curriculuma, proiektuaren deskribapena (3 eta 6 orrialde artekoa) eta 15 eta 20 orrialde arteko lagin bat aurkeztu beharko ditu, euskara@deba.eus helbidearen bitartez. Epaia 2025eko urtarrilaren 10ean jakinaraziko da eta irabazleak urtebeteko epea izango du lana entregatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad