Elgoibar
Errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abiarazi dute ElgoibarrenSecciones
Servicios
Destacamos
Elgoibar
Errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abiarazi dute ElgoibarrenJ. L.
elgoibar.
Lunes, 17 de marzo 2025, 20:12
Gipuzkoan errenta aitorpena hilaren 31n hasiko dela ikusita, Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abiarazi dute.
Ekimen horren baitan, herriko banku erakundeei eta aholkularitza etxeei gutun bat helarazi diete euren bezeroen artean euskararen erabilera sustatu dezaten Foru Ogasunarekiko harremanetan.
Izan ere, azken urteotan handituz joan da errenta aitorpena egiteko euskara hautatu duten elgoibartarren kopurua, baina badago zer hobetua oraindik ere: 2008an 514 herritar (%8,05) animatu ziren errenta aitorpena euskaraz egitera, 2020an 1.068 (%17,95) eta iaz 1.199 (%19).
Kanpainaren sustatzaileek gogorarazi dutenez «hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, aitorpen mekanizatua eta internet bidezkoa». Zalantzaren bat duenak Elgoibarko Izarrarekin (943 741 626 zenbakia) edo Udaleko Euskara sailarekin (943 744 366 zenbakia) kontaktatu dezake.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.