Borrar
Euskaraldia aurkezteko herrian egin zen agerraldia. BARREN
Euskaraldiarekin bat egin duten entitateen agerraldi publikoa, Aita Agirren

Elgoibar

Euskaraldiarekin bat egin duten entitateen agerraldi publikoa, Aita Agirren

Jabi Leon

elgoibar.

Jueves, 3 de abril 2025, 20:51

Elgoibarko Euskaraldia taldeak «euskara ulertzen dutenen hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin» maiatzaren 15etik 25era bitartean Euskal Herri osoan egingo den Euskaraldia ariketa sozialaren laugarren edizioarekin «bat egin duten edo egingo duten» herriko elkarte, eragile eta entitateen agerraldi publikoa antolatu du datorren astelehenerako.

Apirilaren 7rako prestatutako agerraldia 18:30ean egingo dute Aita Agirre kulturgunean. Euskaraldia taldetik azaldu dutenez, helburua «ariketari sozialari ikusgarritasuna ematea da, eta, horrekin batera, Elgoibarko entitateek Elgoibar euskaldunagoa izateko orduan daukaten ardura ere azpimarratuko da».

Agerraldira bertaratzen direnek taldeko argazkia aterako dute, eta erretratua manifestu batekin lagunduta plazaratuko dute apirilaren 11n.

Datorren asteleheneko ekitaldian parte hartu nahi duen entitate bakoitzak bina ordezkari izendatu beharko ditu.

Elgoibarko Euskaraldia taldeak parte hartzera animatu nahi ditu Euskaraldia ariketa sozialarekin bat egiten duten herriko entitate guztiak.

Aurtengo Euskaraldia 'Elkar mugituz egingo dugu!' lelopean burutuko da eta, aurreko hiru edizioetan bezala, helburu nagusia «euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitea» izango da. Erakundeek hilaren 8ra arte eman dezakete parte hartzeko izena, euskaraldia.eus webgunearen bitartez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiarekin bat egin duten entitateen agerraldi publikoa, Aita Agirren