Borrar

Elgoibar

Osakidetzan euskarak duen osasunari buruzko solasaldia antolatu dute astearterako

J. L.

elgoibar.

Sábado, 29 de marzo 2025, 20:43

Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak 'Euskararen Osasuna Osakidetzan' izeneko solasaldia antolatu dute datorren astearterako, 'Zergatik eta zertarako euskaldun?' programaren baitan, Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Ekitaldia 18:30ean hasiko da Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, eta bertan Garbiñe Garai, Euskararen normalkuntzarako teknikaria Debabarreneko ESIn (Osakide◘tza), eta Ana Bereziartua, Elgoibarko anbulatorioko erizaina, arituko dira hizlari gisa.

Hainbat gai mahai gainean

Antolatzaileek aurreratu dutenez, datorren astearteko solasaldian Garbiñe Garaik eta Ana Bereziartuak hainbat gai jorratuko dituzte euskarak Osakidetzan duen osasun egoera bistaratzeko.

Horien artean, ondorengoan nabarmendu daitezke: «Osakidetzako euskara plana, Mendaroko ospitaleko eta Elgoibarko anbulatorioko egoera, orain arte izandako lorpenak eta hobetu beharrekoak, euskara plana errealitatean gauzatzeko dauden oztopoak eta euskarazko zerbitzua jaso nahi duten herritarrek bizi dituzten trabak».

Herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldi honetara bertaratzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Osakidetzan euskarak duen osasunari buruzko solasaldia antolatu dute astearterako