Taupadako antzezleak lan berria prestatzeko egindako entsegu batean. MANU SÁNCHEZ

Elgoibar

Taupada antzerki taldeak 'Ilargia eta desioaren artean' antzezlana estreinatuko du ostiral honetan Elgoibarren

«Ikusle familiarrei» zuzendutako bere azken lan honekin herriko konpainiak «maitasunak edozein muga gainditzen duela» erakutsi nahi du

Jabi Leon

Elgoibar

Jueves, 19 de diciembre 2024, 20:29

Elgoibarko Taupada antzerki taldeak 'Ilargia eta desioaren artean' antzezlana estreinatuko du ostiral honetan (20:30ean) Herriko Antzokian.

Publicidad

«Ikusle familiarrei» zuzendutako azken ikuskizun honekin, Elgoibarko konpainiak «maitasunak edozein muga gainditzen duela» erakutsi nahi du.

Helburu hori lortzeko konpainiaren bederatzi antzezle izango dira Herriko Antzokiko oholtza gainean eta Edurne Lasa zuzendariaren aginduetara: Eduardo Ayesta, Nerea Cuende, Dani Zelaia, Ibai Leon, Gorka Luna, Ruben Markina, Leire Apellaniz, Rosa Mata eta Teresa Arakistain. Beti bezala, teknikari lanak Joxe Mari Larrañagak egingo ditu.

'Ilargia eta desioaren artean' antzezlana «ikuskizun narratibo bisuala» da eta bertan parte hartuko duten antzezleek «pertsonaia ezberdinen sentimenduetatik maitasuna zer den eta haren bide bitxiak zein diren azalduko dute». Taldeko kideek ikuslea harritu eta liluratu nahi dute. Edurne Lasa zuzendariak nahi luke ikuskizuna atsegina izatea ikusleentzat, gozamenekoa... eta emozioak astintzea: «Gure ikuskizunarekin erakutsi nahi dugu maitasunak edozein muga gainditzen dituela, fisikoa, emozionala nahiz soziala».

Beraz, azken ikuskizun honetan Taupadako lagunak emozio eta pentsamenduen artean murgilduko dira, eta ikuslea etxera «benetako» zerbaitekin itzultzea nahi dute.

Edurne Lasaren hitzetan, «antzerki munduan murgilduta gaudenok, jakin badakigu antzezlan bat iritsi den jakiteko denboratxo bat behar izaten dugula, iruzkin berezien bat jasotzen dugunean». Bere ustetan, «garrantzitsuena, denboraren buruan, norbaitek antzezlanetik markatzen duen uneren bat gogoraraztea da; xehetasunen bat ez zitzaiola oharkabean pasatu adieraztea».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad